XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ura andik tiroka ari zala arraisku txarra baizeukaten, dana zegon bezela utzita, gazteak, nere aitajaun zana ere bai, mendira atera omen itun.

Odol-ustutzen, ia azkenetan, arrapatu ziteken.

Bataiorakoan neri begira-begira egon zan mikelete bibote-aundi ura omen uan.

Bereala alkar ezagutu omen ziteken, eta aitajaunari pake-pakean eskua luzatu ere bai; eta, bien eskuak bat egiñik, danak batera Nere Jesukristo Jauna errezatu omen ziteken.

Eskerrak eman nai zitun itxuran, irriparrez, gazte aien besoetan eman omen zin bizia.

Gorroto aundi gabe zebilleken ura ere gudan.

Bertan zuloa egin, lurra eman, zurezko gurutzetxo bat aienez lotua gañean jarri, Aita gure bana esan ta lasai-lasai bazkaldu omen ziteken.

Gaur oraindik billatuko nizkikek bere ezurrak.

Izen aundiko gizona omen uan; mikelete Arandia edo ortatsuko izenekoa.

Ainbeste urtean, itxura gabeko gudate odoltsu arek, leporaño ase ta nazkatua zeukaken jendea.

Udara aldean beñipin, gudari bat ikusi gabe asteak igaro ondoren, gutxiena uste zan orduan azaltzen itun txuriak edo beltzak, arrapatzen zutena berekin eramanaz, baita mutil sasoikorik ere topatzen bazuten.

Odol otzean bere anai bat iltzeko prest dagon bati, urte guziko irabaziak kendu ta sendi gixajo bat, iñorekin sartu gabe pake-pakean bizi zana, miseririk gorrienean utziagatik, Zer ajola bear ziok?.

Banko batetik indarrean lapurreta egiten duan bati bi tiro ematen zizkiotek, eta, beste ori ez al da indarrean lapurreta egitea?.

Jaungoikoak goikoentzat eta bekoentzat eman zizkin bere aginduak; (...).